Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Zabala Enea IIren urteurrena gogotik ospatuko dute

Bertso afari elegantea, pala txapelketa, mendi martxa... Egitarau zabala antolatu du gazte asanbladak Zabala Enea II bizirik dela ospatzeko. Ateak zabalik dituztela oroitarazi dute.

Oreretako Gazte Asanbladako kideetako batzuk, urteurrena aurkezteko argazkian.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2021/10/08

Aurten bai. Zailtasunak zailtasun, lan handia atzean eta pandemiak arnas apur bat emanda, Oreretako Gazte Asanbladak ospatu egingo du Zabala Enea II Gaztetxearen urteurrena. Iaz ospatu ezin izan zuten urteurren biribilari keinu eginda, aurten, XX+1.ena ospatuko dute, eta horretarako, bihar hasiko den egitarau zabala atondu dute hilabete osorako.

Bertso afari eleganteak emango dio hasiera ospakizun egitarauari bihar bertan; datorren asteburuan, berriz, kirolari egingo diote keinu, eta pala txapelketa egingo dute Agustinetako frontoian —euria egingo balu, Fanderian—. Mendi martxak ere ez du hutsik egingo—hilaren 23an—eta horren barruan, jasoko du omenaldi goxoa Ibon Zabala zenak herriko gazteen eskutik. Kartelada berezia hilaren 29an da, eta urteurrena ospatzeko egun handia, berriz, hilaren 30ean egingo dute. Pala txapelketaren finalak jokatuko dituzte, eta bazkaria, ekitaldia, eta kontzertua antolatu dituzte.

Naroa Beltran eta Inhar Canas gaztetxera bildutako azken belaunaldikoak dira. Canasek hirugarren urtea du gaztetxean, eta Beltranek lehena, 18 eta 17 urte dituzte hurrenez hurren. «Kuadrillarekin hasi nintzen gaztetxean, uste dudalako gazteok antolatzeko espazio bat dela», esan du Canasek: «Urteurrena garrantzitsua da, gaztetxeak beste urtebete egin duelako bizirik».

Ateak zabalik gazte guztientzat
Ilusio «bereziarekin» biziko duela urteurrena dio Beltranek: «Niretzat lehen aldia izango da. Pandemia tartean, ez dugu aukerarik izan halakoetarako eta gazteontzat garrantzitsua da bizipen hori». Pandemiak eragindako zailtasunek ia hutsetik abiatzea ekarri diela dio Canasek: «Belaunaldi berri bat hasi da gainera, eta horretan zentratuta gaude». Egun, hogei gazte ari dira talde eragilean, «egunerokoan ibiltzen garenak», asanbladan gehiago biltzen badira ere.

Zabala Enea II Gaztetxeak herriko gazte guztientzat ateak zabalik dituela esan dute bi gazteek. «Urteurrenaren harira antolatutakoetan parte hartzea aitzakia izan daiteke bertaratu eta gaztetxean hasteko». Egitarau osoa gazte asanbladaren Twitter eta Instagram kontuetan kontsulta daiteke.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.