0-1 galdu du Pasaiak Portugaleteren aurka
Porrota eskuratzeaz gain, bi jokalari kaleratu dituela epaileak jakinarazi du klub pasaitarrak; partida "ona" egin dutela iritzi diote arduradunek.
Pasaia KE taldeak 0-1 galdu du Club Portugalete taldearen aurka. Gaur goizean jokatu da partida, eta bi jokalari kaleratu arren, partida “ona” egin dutela iritzi diote klubeko arduradunek. Areago, Sergio Fotecha epailearen “erruz” eskuratu dutela porrota adierazi dute Pasaiako klubetik. Porrota “merezi ez zutela” gaineratu dute: “Pasaiari ezeztatutako golak, Mikel Rodriguez lurrera botatzeagatik penaltiak, 5. minutuan emandako kaleratzeak, eta pilatutako falta kopuruak kondenatu dute Pasaia, eta ez ordea arerioaren joko onak”.