Daniel Portabales trintxerpetarraren 100 urteak ospatu ditu udalak
Andrea Palomares Trintxerpeko alkateordea bere bizilekura bertaratu da, Pasaiako Udalaren izenean oroitzapenezko plaka bat eta lore sorta bat emateko.
Daniel Portabales Trintxerpeko bizilagunak 100 urte bete zituen hilaren 11n. Hori dela eta, Andrea Palomares, barruti hartako alkateordea, bere etxera joan zen mendeurrenaren oroitzapenezko plaka bat eta lore sorta bat ematera, Pasaiako Udalaren izenean.