2021/10/11

'Jaizkibel' draga lekualdatu eta museo bihurtzea hausnartzen ari dira

Industria Ondarearen Elkartea ontziaren egoera aztertzen ari da. Draga museo bihurtzeko proposamena lantzen ari dira, baina San Pedro "ez da lekurik onena".

iker sarriegi babesa

Iker Sarriegiren aldeko herri bazkaria egingo dute hilaren 30ean

13/13 auziaren barruan epaitzen ari diren Iker Sarriegiren aldeko egun osoko egitaraua antolatu dute. Sarrerak dagoeneko eskura daitezke, Kastro tabernan.

Memoria feministaren murala margotzen ari dira Zapirain Anaien kalean.

Horma irudi feminista inauguratuko dute ostiralean

Udan zehar herriko hainbat emakumeek pintzelkadaz pintzelkada osatu duten horma irudi feminista inauguratuko dute ostiralean.

Antxoko Plataformaren alde egin du Podemosek Diputatuen Kongresuan

Pilar Garrido Podemosen Gipuzkoako senatariak hainbat galdera erregistratu ditu Kongresuan. Adifen obra bulebarra sortzeko "urrezko aukera" dela uste du.

emakumeen etxea oporraldia

Neska Gazteen Txokoan lau tailer, feminismotik ahalduntzeko

Lau tailerrak euskaraz egingo dituzte, eta hainbat arlo ukituko dituzte, beti ere, neska gazteen interesetatik abiatuta.

Antzerkiak umorez blaituko du Pasaia datozen bi asteburuetan

Pasaiako Umorezko Antzerki Jardunaldiek 40 urte beteko dituzte aurten. Denera lau antzezlan eskainiko dituzte, San Pedro, Donibane eta Antxon.

'Jai arrotzei, intsumisioa' Lezon

Pasaia-Lezo Lizeoko ikasleek hainbat jarduera egingo dituzte bihar, urriaren 12aren harira. Piztu Lezok bat egin du deialdiarekin.

'Sugarren Mende' ahanzturaren aurkako antidotoa

Urmenetak,  Sorgin Delitu larriaren itzalpean ezkutatzen den tranpa politikoa disekzionatu du bere eleberri grafikoan.

Daniel Portabales trintxerpetarraren 100 urteak ospatu ditu udalak

Andrea Palomares Trintxerpeko alkateordea bere bizilekura bertaratu da, Pasaiako Udalaren izenean oroitzapenezko plaka bat eta lore sorta bat emateko.

Hispanitatearen egunaren kontra biltzera deitu du Oiartzoko Ikamak

Bihar (hilak 12) Done Eztebe plazan elkarretaratzea egingo dute, 'Ez gara espainolak. Euskal Herrian gure hezkuntza' lemapean.

Lezo-Donibane bidegorriko izapideak arindu ditzala eskatu dio Eguzkik aldundiari

Talde ekologistak salatu du 2013an onartu zuela aldundiak Lezo-Donibane bidegorria egiteko plana, baina oraindik ez dela gauzatu.

Etxean geratu dira hiru puntuak

Oiartzungo mutilek garaipena eskuratu dute Touring-en aurka. Neskak ordea ez dira gai izan Tolosa menderatzeko.

Iritsi da udazkeneko 'Zeorri!'

56. orrialdetan banatuta, orotariko gaiak landu dituzte Piztu Lezoren argitalpenean. Udazkenekoa, 'Zeorri!'-ren zortzigarren zenbakia da.

Gehiena garaipenak, Pasaiako kirol taldeen asteburuan (2021/10/11)

Areto futboleko jokalariena izan da astebururik onena, hiru partidetatik hiru irabazi baitituzte, eta ez alde txikiarekin, gainera.

Lezoko kirol taldeen asteburuko emaitzetan, denetik

Allerruren bi talde nagusiek galdu egin dute. Munttarpeko neskek beste behin oso gutxigatik ez dute lortu garaipena. Areto futbolean, batek irabazi eta besteak galdu.

Gehiago