Iritsi da udazkeneko 'Zeorri!'
56. orrialdetan banatuta, orotariko gaiak landu dituzte Piztu Lezoren argitalpenean. Udazkenekoa, 'Zeorri!'-ren zortzigarren zenbakia da.

Piztu Lezok jada kaleratu du Zeorri! aldizkariaren udazkeneko zenbakia, zortzigarrena. 56 orrialdeko argitalpen mardul eta osoa egikaritu dute beste behin, elkarlanaren bidetik eta Lezoko izaeran sakonduz.
Iritzia, sormena, bitxikeriak, sukaldaritza aholkuak, umorea… Denetik du argitalpenak. Baita gai sakonak ere: Joxe Juan Ugalde kazetariak irratiaren indarraren gaineko erreportajea landu du aldizkarirako, eta Joxe Luix Agirretxek, berriz, Euskarazko Lezoko era lana.
Udazkeneko aldizkari osoa deskargatu nahi izanez gero, sakatu hemen (PDF artxiboa da). Orain arte egindako denetara iritsi nahi izanez gero, ordea, egin klik esteka honetan.