Lezoko kirol taldeen asteburuko emaitzetan, denetik
Allerruren bi talde nagusiek galdu egin dute. Munttarpeko neskek beste behin oso gutxigatik ez dute lortu garaipena. Areto futbolean, batek irabazi eta besteak galdu.

Lezoko ia talde guztiek euren ligetako norgehiagokak izan dituzte asteburuan. Bederatzi taldek izan dituzte partidak, eta horietan orotariko emaitzak izan dituzte. Ondoko taulan, horien xehetasunak:
FUTBOLA
Gizonen Erregional Ohorezko Maila
- Amaikak Bat-Allerru 0-0
Emakumeen Gorengo Maila
- Allerru-Santo Tomas Lizeoa 0-4
Gizonen Gazteen Lehen Maila
- Allerru-Trintxerpe B 4-2
Neska kadeteak
- Allerru-Hondarribia 3-1
Mutil kadeteak
- Beti Ona B-Allerru 3-3
ESKUBALOIA
Emakumeen Gipuzkoako Liga
- Ordizia-Munttarpe 21-20
Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila
- Munttarpe-Hernani 34-24
Neska kadeteak
- Atzeratu egin dute Tolosaren kontrako partida
ARETO FUTBOLA
Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
- Gaintxu-Oiartzun 0-1
Gizonen Gipuzkoako Hirugarren Maila
- Inter Ordizi-Jaixki 0-5
SASKIBALOIA
- Kurkubiren nesken Junior Mailako taldeak ostiralean (20:30) hasiko du liga Bekoerrotan, Ibaeta Bera Beraren kontra.