Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

"13/13 auzia denboraz eta lekuz kanpo dator, inoiz egoterik baluke"

Iker Sarriegi eta gainontzeko auzipetuei babesa emateko elkarretaratzea egin dute Oiartzunen. Bonu laguntzak aterako dituzte, gastuei aurre egiteko.

Iker sarriegi oiartzun Plazan elkartu dira epaiketa salatzeko.
Erik Gartzia
Oiartzun
2021/09/10

Espainiako Auzitegi Nazionala zortzi euskal herritar epaitzen ari da, 13/13 auziaren barruan. Presoen abokatuak edo haien eskubideen aldeko taldeetan ibilitakoak dira guztiak. Tartean da Iker Sarriegi.

Gaur Sarriegiren herrikideek epaiketa salatu eta babesa adierazi diete zortzi auzipetuei. 2010era salto egin dute, gogorarazteko hamar pertsona atxilotu zituela Guardia Zibilak. “Euren etxeak eta bulegoak hankaz gora jarri, goitik behera miatu eta inkomunikatu zituztenetik. Bost egunez galdekatu eta hainbatek tortura larriak jasan zituzten”, salatu dute.

Juan Mari Jauregi gogoan eduki dute. Pasa den ostiralean hil zen, auzipetuta. “13/13 epaiketak eragindako zama azken egunera arte pairatu behar izan du: torturak osasuna kaltetu ez ezik sumarioa hamarkada batez luzatzeak oinazea areagotu baino ez zion egin”. Besarkada helarazi diete senide eta lagunei.

“Ekarpena egin dute”

Adierazi dutenez, polizia operazioa testuinguru “oso konkretu” batean izan zen. “Ezker abertzalea bete-betean zebilen konfrontazio armaturik gabeko agertoki politiko berria eraikitzeko oinarriak gorpuzten, eta indarkeria adierazpen guztiak Euskal Herrian desagertzea bilatzen zen”.

Agertoki horretara iristeko —jarraitu dute—, auzipetuta dauden pertsonak “modu aktiboan” aritu ziren lanean, “EPPK agertoki berrira egokitzen laguntzeko”. Polizia operazioa asmo horiek “zapuzteko ahaleginari” egotzi diote. “Operazio hartan estatu espainoleko estolda aparatuek noraino iristeko prest ziren erakutsi zuten: babes legalik gabeko CNIren inplikazioarekin, frogen manipulazioarekin, oinarrizko eskubideen urraketekin, tratu txar eta torturekin”.

EPPKren ekarpena “erabakigarria” izan zela gaineratu dute, nahiz eta uste duten ekarpena “etengabe zangotrabatzen” ari direla.

Manifestaziorako deia

13/13 auzia “denboraz eta lekuz kanpo” dagoela adierazi dute. “Inoiz [auziak] denbora eta leku barnean egoterik baluke”.

Iker sarriegi oiartzun

Irakurketa politikoa egin dute elkarretaratu baino lehen.

Presoak etxeratzea eskatu dute, “atzerapenik gabe”, eta gatazka politikoaren ondorio guztiak argitzeko eta orbanak ongi ixten laguntzeko garaia dela nabarmendu. “Euskal gizarteari, askatasunari, demokraziari aukera berriak irekitzeko etapan gaude; euskal jendarteak behar duen elkarbizitza demokratikoaren esparrura irits gaitezen”.

Iganderako Donostian antolatu den manifestaziora joateko deia egin dute (13:30ean, Bulebarretik), auzipetuei babesa adierazteko.

Bestalde, azpimarratu nahi izan dute horrelako epaiketek dakarten gastua. Laguntza ekonomikoa eskatu dute, eta horretarako bonu-laguntzak atera dituzte. Sare bat osatu nahi dute, ahalik eta oiartzuar gehienengana iristeko. Horretarako, bilera irekia deitu dute datorren asteazkenerako —hilak 15—. Munanierren izango da, 19:00etan hasita.

Herri elkartasuna eskatu dute, eta azken eskakizun batekin bukatu dute irakurketa politikoa: “Kartzelak husteko garaia da, ez betetzekoa!”.

“Ez dugu itxaropen handirik”

Hamar minutuko elkarretaratzea egin ondoren, Iker Sarriegi auzipetuak berak hartu du hitza. Gogorarazi du uztailean hiru astez egon behar izan zutela Madrilen, eta hil honetan beste hainbeste izango direla. Urrian beste egun pare batean ere joanaraziko dietela iragarri du.

“Ez dugu itxaropen handirik, Angela Murillo da epailea”, adierazi du. Azaldu duenez, bi oinarrirekin egiten ari dira aurre epaiketari. Alde batetik, CNIren esku-hartzea.

“CNIk ezin ditu estatu barruko ikerketak egin, baldin ez badu Auzitegi Gorenaren baimena. Sumarioan bertan agertzen da hainbat ikerketa egin dituztela. Prozedura osoan salatu dugu hori, baina ez dugu uste epaileengan eragina izango duenik”, iritzi du auzipetuak.

Bestetik, miaketak dira beraien bigarren oinarria. “Irregulartasun handiak egon ziren: auzi-idazkaria etorri baino lehenago hasi ziren miatzen, 20-30 guardia zibil aritu ziren bulegoan nahi zutena egin zuten… Saiatzen ari gara ikustarazten”, azaldu du.

Epaia ateratzean Auzitegi Gorenera joko dutela esan dute, errekurtsoa jartzera. Hor bukatuko luke ibilbidea. “Ez dago bueltarik”. Elkarretaratzean bildutakoei eskerrak eman dizkie Sarriegik, eta etzi Donostiara joateko animatu ditu.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.