
Iker Sarriegi eta gainontzeko auzipetuei babesa emateko elkarretaratzea egin dute Oiartzunen. Bonu laguntzak aterako dituzte, gastuei aurre egiteko.

Jarduera, ikastaro, tailer eta jabekuntza eskolak antolatu ditu Emakumeen Etxeak ohiko zerbitzuak eskaintzeaz aparte ikasturte berrirako.

Nafarroako antzerki konpainiak egonaldia bukatu berri du. Udalbiltzaren 'Geuretik sortuak' egitasmoaren barruko bekari esker egin dute.

Azoka ekologikoaren zazpigarren ekitaldia egingo du Biolurrek bihar herrian. Hamazazpi ekoizle eta produktu ugari bilduko ditu eredu ekologikoan ekoitzitakoa jendartean zabaltzeko, Gamon Zumardian.

Ikasturteari hasiera emateko agerraldia egin du gaur PSE-EEk. Isaac Palencia bozeramaileak datozen hilabeteetarako ezarrita dituzten lanen berri eman du agerraldian, baita egiten ari diren lana jakinarazi ere.

Zahartzarora ahaldunduta iristearen garrantzia nabarmendu du Irati Mogollon soziologo eta ikerlari lezoarrak, «norberak erabakiak har ditzan». Etxebizitza kolaboratiboen gainean hausnartu du.

Donostiarra jaiotzez, urte asko zeramatzan Oiartzunen bizitzen. 81 urte zituen, eta Everest igotzeko saiakera egin zuen lehen euskal espedizioaren parte izan zen.

Lehen taldeak hiru jokalari berri izango ditu, eta Gazteen Mailako taldea ere osatu du Antxo AF-k. Guztira 45 futbolarik osatuko dute familia zuri-gorria.

Itsas zaborrontzia 1.728 ordutan izan da martxan, ia bi kilogramo hondakin jasoaz eguneko; gehienak plastikoak, zigarrokinak eta litxarrerien bilgarriak.

Lezoko Pilota Eskolak zabalik du izena emateko epea. Benjamin, Kimu eta Haur mailetako gazteentzat egokitu dute eskaintza, baina helduagoek ere aukera dute esku pilotan trebatzeko.

Baserritarrei zuzendutako mezua zabaldu du Udalak: hilaren 13tik eskatu daiteke txanda nekazaritzako makineriaren azterketa egiteko.

Elorrondo kalean eta inguruan eragina izango du ur mozketak. 06:00etatik 09:00etara bitartean iraungo du hornikuntza gabeziak.

Aste honetan, astelehenetik ostegunera, Oarsoaldeko lau herrietako 23 biztanlek hartu dute gaitza; joan den asteko epe berberean 31 izan ziren.

2010etik aurrera jaiotako neska-mutilei arraun elkartera batzeko gonbita egin die Trintxerpeko klubak. Datorren astean emango dituzte lehen arraunkadak.

Izaskun Gomez Pasaiako alkateak azalduriko kezka bati luzapena eman dio Udalak, igogailuak zikintzea pasaitarren interesen aurkako ekintza dela argudiatuta.

Datorren ostegunean, hilak 16, Donibaneko arraun elkarteak ateak irekiko ditu nahi duenak bertatik bertara ezagutu ditzan instalazioak.

Mutilen talde nagusiak Euskaldunaren kontra neurtuko ditu indarrak. Nesken taldeak Mutilveraren kontra jokatuko du. Bi partidak, etxean.

Errepublikaren aurka matxinatutako tropak Lezon sartu ziren irailaren 13an. Udal Korporazioa indargabetu eta langile bat erail zutelako omenaldia egingo diete

Aisialdiko, denbora libreko eta kanpamenduetarako jarduerak finantzatuko dituzte. Eskaerak aurkezteko epea urriaren 4ean bukatuko da.