Traktoreek Ibilgailuen Azterketa Teknikoa herrian egiteko aukera dute

Baserritarrei zuzendutako mezua zabaldu du Udalak: hilaren 13tik eskatu daiteke txanda nekazaritzako makineriaren azterketa egiteko.

Nekazal guneetan erabiltzen den makineriak, traktoreak kasu, Ibilgailuen Azterketa Teknikoa (IAT) pasa behar dute eta Oiartzungo Udalak bertan egiteko aukera eman du. Horretarako beharrezkoa da lehendik txanda hartzea 943 626 300 telefonora deituz (Irungo IAT). Hilaren 13tik, astelehena, egongo da aukera.
 
Azterketak Iturriotzeko bidegorri ondoan egingo dira, Udal biltegia dagoen Gaetxeko eremuan. Unitate mugikor bat muntatuko dute eta ordainketa han bertan egingo da. 41,88eurokoa izango da. Bertako zein inguruko baserritarrentzako eskaintza dela gaineratu dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.