Aisialdi talde eta gazte elkarteak suspertzeko diru laguntzak abian dira
Aisialdiko, denbora libreko eta kanpamenduetarako jarduerak finantzatuko dituzte. Eskaerak aurkezteko epea urriaren 4ean bukatuko da.
Pasaiako Udalaren diru laguntzak eskatzeko epea ireki du irabazi asmorik gabeko aisialdi talde eta gazte elkarteak suspertzeko. Udalerrian antolatzen diren aisialdiko, denbora libreko eta kanpamenduetarako jarduerak eta programak finantzea da helburua.
Eskaerak aurkezteko epea urriaren 4ean bukatuko da, eta horretarako eskabidea bete beharko dute interesdunek; hori nahitaez elektronikoki udaleko online tramiteen atarian aurkeztu beharko dira.
Eskaera legez elkartearen ordezkaria den pertsonak egin behar du. Horretarako dagokion ziurtagiri digitala izan eta elkartearen izenean egin beharko du eskaera.
Fakturak telematikoki txertatzeko dagoen edukiera gaindituz gero edota beste edozein zalantzatarako, gazte elkarteek eta aisialdi taldeek Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapen Sailarekin harremanetan jarri behar dute 943 34 40 34 (luzapena 200) edota helbide elektronikoan.