Igogailuak zikintzearekin kezka azaldu du Pasaiako Udalak

Izaskun Gomez Pasaiako alkateak azalduriko kezka bati luzapena eman dio Udalak, igogailuak zikintzea pasaitarren interesen aurkako ekintza dela argudiatuta.

Pasai Donibaneko igogailua, zikinduta.
Azken egunetan Pasaiako hainbat igogailu zikinak agertu direla salatu du Pasaiako alkatetzak. Ekintza hauek herritarrenganako “mespretxua” direla adierazi dute eta “ia-ia bandalismotzat” har litezkeela.
 
Zerbitzu hauek egunerokoan eta, batez ere, adinekoek erabiltzen dituztela gogorarazi dute, hartara, “onartezinak” direla. Horiek garbi mantendu ahal izateko herritarren laguntza eskatu dute. Bitartean zaintza indartuko dutela gaineratu dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.