Oiartzun KEko mutilek garaipenarekin hasi nahi dute denboraldia

Mutilen talde nagusiak Euskaldunaren kontra neurtuko ditu indarrak. Nesken taldeak Mutilveraren kontra jokatuko du. Bi partidak, etxean.

oiartzun euskalduna

Gizonen taldea lehiara bueltatuko da bihar.

Karla Lekuonan futbol arratsaldea izango da biharkoa. Lehendabizi, Oiartzun Kirol Elkarteko mutilen txanda izango da. 2021-2022 denboraldiko lehenengo norgehiagoka izango dute biharkoa.

Euskaldunaren kontrako partida 15:30ean hasiko da.

Nesken taldearen partida, berriz, 18:00etarako dago programatuta. Mutilvera Nafarroako taldearen kontra arituko dira. Oiartzuarrek 1-0 galdu zuten pasa den asteburuan, Añorgaren kontra. Mutiloarrek ere bere partida galdu zuten, Realaren bigarren taldearen kontra.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.