Horma irudi feminista inauguratuko dute ostiralean
Udan zehar herriko hainbat emakumeek pintzelkadaz pintzelkada osatu duten horma irudi feminista inauguratuko dute ostiralean.
Udan zehar herriko hainbat emakumeek pintzelkadaz pintzelkada osatu duten horma irudi feminista inauguratuko dute ostiralean. Zapirain Anaiaen kaleko hormetan irudikatu dute murala, Emakumeen Etxeraino daraman bideetako batean.
Muralaren atzean, emakume esku ugari, baina sustatzaile Jane Gamon hirigintza feminista taldea dago; horiek, Geroarte arkitektu/artisten kolektiboarekin elkarlanean aritu dira. Horma irudiaren xederik behinena, herriak eta hiriak nola eta zer ikuspegitik eraikitzen eta planifikatzen diren zalantzan jartzea da, hausnarketari bide emanda: “Gure bizitzetara, gure garai eta beharretara benetan egokitzen dira edo, aitzitik, patriarkatuaren eta kapitalismoaren zerbitzura dauden zalantzan jartzera gonbidatzen du”.
Horma irudiak, herriko kaleak hainbat unetan hartu dituzten emakumeak ikusarazten dituen ibilbidea proposatzen du, emakumeak ezkutatu dituzten lau hormak, aldarrikapenerako eremu bilakatuta gaur. Horrekin batera beste hausnarketa bat ere zabaldu nahi izan dute iniziatibarekin, hiri politikek beste norabide bat har dezaketela eta behar dutela, aldarrikapenerako eta zaintzarako espazioak sortuz. Ondorioa: “Feminismoa ezinbestekoa da horretarako, gure herria zein zentzutan haztea nahi dugun erabakitzera behartzen baikaitu: kapitala ala bizitza?”.
Murala ostiralean 18:30ean inauguratuko da Emakumeen Etxean.