'Jai arrotzei, intsumisioa' Lezon
Pasaia-Lezo Lizeoko ikasleek hainbat jarduera egingo dituzte bihar, urriaren 12aren harira. Piztu Lezok bat egin du deialdiarekin.
Jai arrotzei, intsumisioa lelopean Pasaia-Lezo Lizeoko hainbat ikaslek jarduerak egingo dituzte bihar goizean (urriaren 12a da) ikastolaren Lezoko eraikinean. 09:30ean dira biltzekoak han.
Intsumisioa izango dute hizketarako gai, zehazki, Espainaiko armadaren ezarpenak eta hark Euskal Herriko gazteengan izan zuen eraginaz mintzatuko dira. Hala, lehenik eta behin solasaldia egingo dute, eta ondoren 2 urte, 4 hilabete eta egun bat Lander Garroren dokumentala ikusiko dute.
Piztu Lezok bat egin du deialdiarekin, gazte guztien interesekoa delakoan. Aldi berean, herriko eragileko kideek hainbat pankarta jarri dituzte herrian (irudikoa adibide) urriaren 12koa “jai egun arrotza” dela adierazteko.