Dena prest Xanisteban Eguneko banakako pala txapelketarako
Girizia elkarteak jakinarazi du hilaren 24tik aurrera eman daitekeela izena. Azaroan hasiko dituzte partidak.

Aurten ere Xanisteban Egunerako banakako pala txapelketa antolatu du Girizia elkarteak, hemezortzigarren edizioa izango da aurtengoa. Abenduaren 26an jokatuko dute final handia, baina lehia aurretik hasiko da, azaroan hain zuzen ere.
Antolatzaileek jakinarazi dute hilaren 24tik aurrera eman daitekeela izena, 6 euroren truke, Miren eta Sorgin tabernetan.
Hasierako partidak “ligila erara” jokatuko direla zehaztu dute, eta ondoren kanporaketetara pasako dira garaileak. Izena ematen duten pertsona guztien artean egingo dira epaile lanak.
Partida guztien ordutegiak hilaren 29tik aurrera eskuragarri egongo dira, Whatsappez jasoko dute informazioa partaideek. Finalak aldiz badu ordutegia: 12:00etan jokatuko dute.