Galdetegia: "Zein da zure iritzia euskararen egoeraren inguruan Pasaian?"
Pasaiako herritarren iritzia jaso nahi du udalak, udalerrian euskara nola ikusten duten ezagutzeko. Gaztelerazko bertsioa ere badu galdetegiak.
Pasaian euskara sustatzen jarraitzeko Plan Estrategiko berria landuko dute datozen hilabeteetan, Elhuyarrekin elkarlanean. Lanean hasi aurretik, ordea, herritarren iritzia jaso nahi dute, Pasaian, eta barruti bakoitzean, bertakoek euskararen nola ikusten duten ezagutzeko.
Datozen hamar urteetarako euskararen planaren diseinuan parte hartu edo gaiari buruzko informazioa jaso nahi dutenengana zuzendu dira sustapen arduradunak. Galdetegiaren bukaeran atal bat sortu dute euren datuak jar ditzaten interesdunek; betiere, Datuen Babeserako Legearen babespean.