
Lezoko Udalak, Lezoko Emakume Taldeak, eta Gaxuxa Emakume Elkarteak deitu dute elkarretaratzera udaletxe atarian 12:00etan.

Uztailean golf txapelketa antolatu zuten, eta tokiko elkarte bat bilatzen ari zirela bildutako dirua emateko azaldu du Garciak: "Inguruan, Mindara elkartea ezagutzen duen pertsona bat dugu, eta elkarteak bat egiten duenez gure balio eta irizpideekin berau aukeratu genuen".

Gasteizko hilketa matxistaren harira, adierazpen instituzionala egin du Errenteriako Udalak, talde politiko guztiek adostuta. Hilketa matxista salatu dute, eta mugimendu feministak udalerrian bihar 19:00etan deitutako elkarretaratzean parte hartzeko eskatu du.

Oiartzungo egoitzan bildu dira gaur. Bertan salatu dute "jazarpen sindikalaren bidez boikotatu" nahi dutela deialdia, "LABek ordezkaritzarik atera ez dezan".

Gizon batek neska laguna hil eta bere buruaz beste egin du ondoren; bi adingabeko seme zituzten. 2003tik 112 emakume hil dituzte Euskal Herrian.

Pasaiako herritarren iritzia jaso nahi du udalak, udalerrian euskara nola ikusten duten ezagutzeko. Gaztelerazko bertsioa ere badu galdetegiak.

Ostiralean hasita, hilaren 23ra arte, bederatzi kontzertu eskainiko ditu Musikastek bost agertoki ezberdinetan. Helburua, hasi zenean bezalaxe, euskal musika, obra klasikoak eta garaikideak zabaltzea, egungo egileei babesa emateko, eta emakume konpositoreen sorkuntza berriei aipamen berezia eginez.

Oiartzungo Feministen Asanbladak elkarretaratzera deitu ditu oiartzuarrak. Udalak bat egin du deialdiarekin.

Bularreko Minbizi Metastasikoaren Munduko Eguna da gaur, eta horren harira, berdez, urdinez eta arrosaz argiztatu dute udala.

Oiartzungo Sarek Joanes Larretxea euskal preso oiartzuarraren egoeraren gaineko irakurketa egin berri du, haren atxiloketaren 12 urteurrenean. Oiartzuarra etxera ekartzeko oraindik ere "bi oztopo nagusi" daudela salatu dute.

Cadizko VII Inauteri Jaialdia egingo dute igandean Niessen Auditorioan. Sarrerak salgai daude 15 euroan Lekuona Fabrikan eta online.

Txosteko palistek bi partida jokatuko dituzte larunbatean, Madalensoron. Bestalde, igandean 58. Enrike Abril Errebote Txapelketaren finala jokatuko dute Oiartzunen.

Diru bilketa bat abiatu du laukoteak esku artean duen kontakizun eta ilustrazio sortarako. Hamaika testu, hamaika ilustrazio eta horietako bakoitza lantzeko hamaika galdera posible bilduko dituzte.

Saioa, ohi bezala, 16:30ean hasiko da. Joan den urtean eman ezin izan zituzten diplomak banatuko dizkiete maizko emaileei.