Gasteizko hilketa matxista salatzeko elkarretaratzera deitu dute bihar eguerdian
Lezoko Udalak, Lezoko Emakume Taldeak, eta Gaxuxa Emakume Elkarteak deitu dute elkarretaratzera udaletxe atarian 12:00etan.
Gasteizko hilketa matxista salatzeko elkarretaratzera deitu dute bihar eguerdian udaletxe atarian Lezoko Udalak, Lezoko Emakume Taldeak, eta Gaxuxa Emakume Elkarteak. Gertatutako irmoki salatu dute eta aho batez adierazi dute indarkeria matxistaren kontra daudela. “Horrelako erasoak ez ditugu gure jendartean onartzen, eta erakunde, elkarte, eta herritarrok lanean jarraituko dugu, emakumeok indarkeria matxistarik gabe bizi gaitezen”.
Bihar eguerdian deitutako elkarretaratzearekin bat egitera deitu dituzte udal langile eta herritar guztiak.