Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Aforo osoarekin abiatuko da Musikaste ostiralean

Ostiralean hasita, hilaren 23ra arte, bederatzi kontzertu eskainiko ditu Musikastek bost agertoki ezberdinetan. Helburua, hasi zenean bezalaxe,  euskal musika, obra klasikoak eta garaikideak zabaltzea, egungo egileei babesa emateko, eta emakume konpositoreen sorkuntza berriei aipamen berezia eginez.

Musikasteren aurkezpena gaur.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2021/10/13

Musikastek ostiralean abiatuko du 49. ekitaldia. Berritasun nagusia pandemiaren testuinguruan: aforo osoarekin egingo ditu emanaldi guztiak. Gaur aurkeztu dute egitaraua Pello Leiñena Eresbil Fundazioaren zuzendariak, Aizpea Otaegi Errenteriako alkateak, Arantxa Arzamendi Andra Mari Abesbatzaren presidenteak, Maria Jose Telleria Gipuzkoako aldundiko Kultura zuzendari nagusiak, eta Andoni Iturbe Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuordeak.

Ostiralean hasita, hilaren 23ra arte, bederatzi kontzertu eskainiko ditu Musikastek bost agertoki ezberdinetan. Helburua, hasi zenean bezalaxe,  euskal musika, obra klasikoak eta garaikideak zabaltzea, egungo egileei babesa emateko, eta emakume konpositoreen sorkuntza berriei aipamen berezia eginez.

Euskal Musikaren Asteak Errenteriarentzat duen garrantzia nabarmendu du Otaegik gaurko agerraldian. Eskerrak eman dizkio Eresbili egin duen ahaleginarengatik musika astearen antolaketa etenik gabe egiteagatik, pandemia gorabehera: “Ziurgabetasunarekin egin dituzue prestaketa lanak, eta eskertu behar da lantaldearen lana eta ahalegina ekitaldia aurrera ateratzeko. Aurten gainera, %100eko aforoarekin jende gehiagorengana heltzeko aukera izango du asteak”. Musikastek Errenteriari euskal musikagileen hiriburu izateko aukera ematen diola nabarmendu du alkateak, zazpi egunez: “Hori Errenteriarentzat gauza handia da. Uste dut, gainera, Musikaste badela Errenteriako talentuaren zati baten erakusleiho, eta hori guretzako herri gisa daukagun kultur ehun eta kultur eragiletza garrantzitsuarekin oso eskertzekoa da mundura, Euskal Herrira zabalik dagoen agertoki hau”.

Lekuonari ere egin dio aipamen. Izan ere, bertan egingo du abesbatzei eskainitako eguneko emanaldia Musikastek: “Maiatzean zabaldu genuen Lekuona Fabrika eta ordutik ekitaldi asko hartu ditu. Uste dut guztiok gozatzeko modukoa izango dela Musikasteren programazioa Lekuonan gozatu ahal izatea. Gauza ederra izango da”.

Esker hitzak ere Telleriak eskaini dizkionak Eresbili eta Leiñenari. “Programa osatzeko jartzen duzuen begiradagatik. Batetik talentu gazteak, eta oraingo honetan EGO —Euskal Herriko Gazte Orkestra— arituko da, ziur emanaldi ederra eskainiko duela. Euskal Herriko hainbat musikari, munduan ezagunak direnak baina ez horrenbeste gurean ere izango dira”. Emanaldietara  animatu du jendea: “Errenterian bada zaletasuna, Eresbilek urteak darama musika eskaintzen, baina horrekin batera Errenteriako Udalak ahalegin berezia eta handia egiten du urtean zehar musika sustatzeko”.

Iturbek, bere aldetik, Labi azkenekoz batu izana pozez hartu zutela nabarmendu du: “Kulturan oso inportantea izan da aforoen gaia eta momentuz lortu da %100ekoak izatea. Berri oso ona da kulturarentzat”. Talentua sustatzea oso inportantea dela esan du Iturbek , “talenturik eta sortzailerik gabe ez dugu kultur eskaintzarik”. Erakundeen arteko elkarlanerako deia egin du.

Bederatzi emanaldi

Ostiralean hasiko du bidea Musikastek bi emanaldirekin. Naroa Intxausti sopranoak eta German Ormazabal pianistak Lied kontzertua eskainiko dute. Madalenaren ermitan izango da emanaldia. Lehen eguneko bigarren emanaldiak, musika eta dantza batuko ditu: Alain Maya dantzari errenteriarra, Garikoitz Mendizabal txistulari zestoarra, eta  Gorka Hermosa akordeoi jotzaile urretxuarra jarriko ditu oholtza gainean Niessen kulturgunean.

Larunbatean, Mercedes Medina pianistak eta Jonathan Mesonero biolinistak osatzen duten Sarasate bikoteak hartuko du lekukoa, ganbera kontzertua eskaintzeko. Madalenaren ermitan arituko dira.

Eta igandean, berriro beste bi emanaldi. Andra Mari Abesbatzak Jasokundeko Andra Mariaren parrokian Juncal Guerreroren Arimen besarkadan edo requiem meza eskainiko du. Kontzertua COVID-19aren pandemiaren biktimen omenez izango da, eta 11:45ean hasiko da. Aurretik Txistulariek diana egingo dute herriko kaleetan barrena, 09:00etan hasita, eta ondoren txistu eta banda emanaldia izango da Errenteriako Udal Txistulari Elkarteak eta EMKE bandaren eskutik Koldo Mitxelena Ikastetxearen jolastoki estalian, 12:30ean hasita.

Asteazkenean, hilaren 20an berrartuko ditu emanaldiak Musikastek. Emakumea protagonista izango da egun horretan. Jone Martinez sopranoak eta Iker Sanchezek zuzendutako Bilbao Sinfoniettak, Asier Lopez Iraolaren El segundo sexo lana estreinatuko dute. Simone Beauvoirren izenburu bereko lanean oinarritutako monodrama filosofikoa da, euskaraz. Kontzertu aurretik, mahai-ingurua egingo dute obraren egokitzapenaren gainean hitz egiteko. Niessen Kulturgunean izango da.

Jazza izango da protagonista hilaren 21ean. Angel Unzu gitarristak, Andrej Olejniczak saxofoi jotzaile eta klarinete jotzaileak, Gonzalo Tejada baxu elektriko jotzaileak, eta Juan Manuel Urriza bateria jotzaileak euren azken diskoa aurkeztuko dute, Orain izenekoa, laukote elektriko formatuan, Niessen Kulturgunean.

Hilaren 22koa abesbatzen eguna izango da. Topaketa hori Lekuona Fabrikan egingo dute. Andra Mari, Landarbaso, Eragiyok eta Donosti Ereski Kultur Elkarteko ahotsek, besteak beste, Benito Lertxundi, Mikel Laboa eta Ken Zazpiren obrak eta moldaketak osatutako egitaraua eskainiko dute.

Azken egunean, hilaren 23an, Euskal Herriko Gazte Orkestra, Ruben Gimenok zuzenduta, Lekuona Fabrikan arituko da.

Kontzertuetarako sarrerak salgai daude jada Eresbil Fundazioaren egoitzan —Alfontso XI kalea, 2—, Lekuona Fabrikan edo Eresbilen webgunean. Kontzertuak hasi baino ordubete lehenago erosteko aukera ere izango da bertako leihatiletan.  Emanaldi guztiak 19:00etan izango dira, igande honetakoak izan ezik, eta bost euroan salduko dira sarrerak. Hilaren 15ean eta 16an Madalenaren Ermitan izango diren emanaldiak eta hilaren 17koak doakoak izango dira.

Igandean zendu zen Luis de Pablo konpositoreari aipamen berezia egin dio Leiñenak gaurko agerraldian: “Iazko Musikasten haren omenezko kontzertu bat egin genuen, grabatu genuen eta bideoa egin ere, eta  Eresbilen kanalean dago. Musika garaikideari dagokionez konpositore handienetako bat izan da”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.