Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

6.000 euro bildu ditu Sport Mundik Mindararentzat

Uztailean golf txapelketa antolatu zuten, eta tokiko elkarte bat bilatzen ari zirela bildutako dirua emateko azaldu du Garciak: "Inguruan, Mindara elkartea ezagutzen duen pertsona bat dugu, eta elkarteak bat egiten duenez gure balio eta irizpideekin berau aukeratu genuen".

Sport Mundi eta Mindara elkarteetako ordezkariak gaur arratsaldean dirua jasotzeko unean.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2021/10/13

Hondarribiko Sport Mundi irabazi asmorik gabeko elkarteak, 6.000 euroko txekea eman dio gaur Mindara elkarteari. Sport Mundiko Juanan Garcia eta Manu Amunarrizek Mindara elkarteko erabiltzailea den Ane Asensiori eman diote 6.000 euroko txekea gaur arratsaldean Mindararen egoitzaren kanpoko aldean. Txema Olazabal golf jokalaria da Sport Mundi elkarteko lehendakaria eta kirol ekitaldiak antolatzen dituzte, bildutako dirua arlo ezberdinetan ari diren elkarteei emateko.

Oraingoan Mindara elkartea, Aniztasun Funtzionala duten Gipuzkoako pertsonekin lanean diharduen elkartea izan da hartzailea. Uztailean golf txapelketa antolatu zuten, eta tokiko elkarte bat bilatzen ari zirela bildutako dirua emateko azaldu du Garciak: “Inguruan, Mindara elkartea ezagutzen duen pertsona bat dugu, eta elkarteak bat egiten duenez gure balio eta irizpideekin berau aukeratu genuen”.

Antolatzen dituzten kirol ekitaldien artean, Hondarribiko San Silbestre lasterketa aipatu du Garciak, “bi urte daramagu antolatu gabe, eta espero dugu aurten aukera izango dugula”.

Jose Luis Asensio Mindarako lehendakariak esker ona adierazi die Sport Mundiko bi ordezkariei: “Dirua oso ondo etorriko zaigu eta elkartean martxan ditugun programa guztietara bideratuko dugu, elkartearen beharrak asetzera”. Elkarteak diru iturri mugatuak dituela zehaztu du Asensiok, “beraz, halako sorpresak ongi etorriak dira, aurrekontuak orekatzeko oso garrantzitsuak direlako”.

Une honetan 70 erabiltzaile ditu Mindarak, gehienak adin txikikoak dira, baina kirol egokituan ari diren helduak ere badira, “urtetik urtera handitzen goaz, gero eta erabiltzaile gehiago ditugu”.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.