Erika Tavaresen erailketa matxista salatuko dute Antxon bihar
Gure Zumardiak hartuko ditu pasaitarren arbuio aldarrikapenak 19:00etatik aurrera Gasteizko hilketa salatzeko. Harremantxok elkarretaratzerako deia egin du.
Pasaitarrek Erika Tavaresen erailketa matxistarekiko arbuioa kalean erakutsiko dute bihar, ostirala. Harremantxok elkarretaratzea deitu du arratsaldeko 19:00etarako, barrutiko Gure Zumardian: “Ezinbestekoa zaigu kaleak hartzea eta hiltzen gaituen sistema heteropatriarkal honi aurre egitea! “.
Indarkeria matxistak bizia kendu dion bosgarren emakumea da Tavares aurten Euskal Herrian. 2003tik, 112 dira bortizkeria matxistak eraildakoak.