Kongresuari begirako batzarra egingo du Sortuk datorren astelehenean
Antxoko Kultur Etxean elkartuko dira 19:00etan, ponentzia politiko-organizatiboaren aurkezpena egin eta eztabaidarako tartea irekitzeko.
Datorren astelehenean, Kongresuari begirako lehenengo batzarra egingo dutela iragarri du Pasaiako Sortuk. Antxoko Kultur Etxean elkartuko dira, 19:00etan.
Topaketa honela antolatu dute: Kongresuaren kokapena egingo dute lehendabizi, ponentzia politiko-organizatiboa aurkeztu egin eta eztabaidarako tartea irekitzeko gero. Bizilagunak animatu dituzte bilerarekin bat egin dezaten: “Eztabaida aberasgarriagoa izango da zurekin!”.