Hemen da Lezoko Zinema Ttikia
Ikasturteko lehen saioa izango du Lezoko Zinema Ttikiak larunbatean. 16:30erako haurrentzako emanaldia prestatu dute, eta 19:00etarako 'Anderea' lana.
Larunbatean hasiko du Lezoko Zinema Ttikiak 2021-2022 ikasturtea. Ohi duen bezala, emanaldi bikoitzarekin. Gezala Auditoriumearen estalpean egingo dituzte bi emankizunak: 16:30ean haurrena, 19:00etan familiena.
Haurrentzat Elfkinak animazio film luzea emango dute (HITZAren biharko papereko edizioan, aurretik programatuta zegoen Kranston ikastetxea: munstroen eskola lana dago jarrita; aldaketa izan da). Familien tartean, berriz, Anderea (Euskal Herria, 2020) dokumental errealistari keinu egingo diote: Anbotoko Mariren gaineko sorkuntza da, Yolanda Mazkiaranek zuzendutakoa.
Bi saioetarako sarrerak doan dira, baina gonbidapenak lortu behar dira. Urtea bukatu arteko hurrengo bi saioak azaroaren 13an eta abenduaren 11n izango dira.