Beldurrez jarriko ditu ikusleak OzZinemak
Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteari keinu egingo dio OzZinemak.
Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteari keinu egin eta hura hasi baino bi aste lehenago genero horretako filma aukeratu du OzZinemak Errenteria-Oreretako zinema zaleei eskaintzeko. La niebla —Lanbroa—filma eskainiko du zineklubak baina zuri beltzeko bertsioa, eta hori, elehenengo aldiz ikusi ahalko da Araba, Bizkai eta Gipuzkoako zinema areto batean.
Hilaren 19an izango da film emanaldia , 19:30ean Niessen Zinematan eta sarrerak salgai dira jada.