Trafiko aldaketak Galtzaraborda etorbidean astelehenetik aurrera
Lanek bi hilabeteko iraupena izatea aurreikusi dute.
Esnabideko etxebizitza berriak egiteko lanak direla eta, Galtzaraborda etorbideko trafikoan aldaketak egingo dituzte astelehenetik aurrera. Beraungo igerilekuetako autobus geltokia ezingo da erabili. U2 eta U6 hiri lineak biribilgunean geratuko dira. E5, E15 eta E75 hiriarteko lineak anbulatorioaren ondoko geltokian geratuko dira.
Zirkulazioa bi noranzkoetan bermatzeko, aparkaleku plazak kendu egingo dituzte. Bideetako bat okupatu behar badute, une jakinetan seinaleztatu egingo dute txandakako zirkulazioa antolatzeko. Lanek bi hilabeteko iraupena izatea aurreikusi dute.