Xenpelar Bertso Eskolak ateak zabaldu dizkie bertsozale guztiei
Gogotsu dator Xenpelar Bertso Eskola ikasturte berriari ekiteko.
Gogotsu dator Xenpelar Bertso Eskola ikasturte berriari ekiteko. Orain arte ikasleak erakartzen jarraitu dute buru belarri, eta helburua lortu duten zalantzarik ez da: 140 haur eta nerabaek eman dute izena. Horietaz gain, dozenaka gazte eta helduk jo dute bertso eskolara. Horietako batzuk saioren bat egin dute jada, hala ere maila hobetzeko astero elkartzen ari dira.
Aurten gainera, pandemiaren harira aurreko urtean bertan behera utzi behar izan zuten Xenpelar saria antolatzeko aukera izango du bertso eskolak. Arka Hitzak programa ere abian jartzeko gogoz azaldu da Xeneplar bertso eskola. Bertso eskolaz gain, beraz, ikasturte honetan, bertso saio eta lehiaketak martxan izango dira.