Errenteria, Oiartzun eta Pasaiako industria ondarea, erakusketa batean
Erakusketa hori, Ondarearen Europako Jardunaldien barruan kokatuta dago, eta astelehenean zabaltzeko aurkezpen komentatua egingo dute 18:30ean.
Errenteria, Oiartzun eta Pasaiako industri ondarea 1980 erakusketa zabalduko dute Xenpelar Etxean astelehenean. Erakusketa hori, Ondarearen Europako Jardunaldien barruan kokatuta dago, eta astelehenean zabaltzeko aurkezpen komentatua egingo dute 18:30ean. Bertan, Santi Yaniz argazkilari bizkaitarrak, Xabier Landabidea Deustuko Unibertsitateko ikertzaileak, eta Elixabete Perez Gaztelu Deustuko Unibertsitateko Euskal Ikasketen Institutuko zuzendariak hartuko dute parte.
Yanizek 1980. hamarkadan Araba, Bizkai, eta Gipuzkoako industria ondarearen gainean egindako 5.000 argazkietako batzuk aukeratuta egin dute erakusketa, zehazki, Oiartzun, Errenteria-Orereta eta Pasaiaren iragan industrialarekin lotutakoekin.
Azaroaren 6ra arte bisitatu ahalko da erakusketa hori, astelehenetik ostiralera 17:00etatik 20:00etara.
Bilbon jaio zen Yaniz argazkilaria eta sari ugari irabazi ditu lehiaketetan, baita nazioarteko batzuetan ere, eta bere gai gogokoenak erretratatu ditu: Euskal etnografia eta paisaia