Asteburu honetan bai, Lezoko kirol talde guztiak lehian

Saskibaloiko herrialdeko ligen hasierarekin, Lezoko talde guztiek izango dituzte lehiak asteburuan. Herrian orotara hamahiru talde daude.

Jaixki AFTk talde bakarra du aurten, Gipuzkoako Hirugarren Mailan.

Aurreko asteburuetan futboleko, eskubaloiko eta areto futboleko Lezoko taldeek euren ligei ekin diete. Honetan, Kurkubi saskibaloi taldea gehituko zaie horiei guztiei. Beraz, taldeak atera ahal izan dituzten klub guztiek dute datorren asteburuan lehia.

Ondoko taulan, Lezoko taldeek non, noiz eta noren kontra jokatuko duten ikus daiteke.

FUTBOLA

Gizonen Erregional Ohorezko Maila

  • Allerru-Mutriku, bihar (larunbata) 16:15ean Plazetan.

Emakumeen Gorengo Maila

  • Allerru-Dunboa Eguzki, bihar (larunbata) 18:30ean Plazetan.

Gizonen Gazteen Lehen Maila

  • San Marcial-Allerru, etzi (igandea) 19:30ean Irungo San Jose Obrero zelaian.

Neska kadeteak

  • Santo Tomas Lizeoa-Allerru, etzi (igandea) 14:30ean Donostiako Berioko zelaian.

Mutil kadeteak

  • Allerru-Trintxerpe, bihar (larunbata) 11:30ean Plazetan.

Haur Maila, mutilak

  • Allerru B-Allerru A, bihar (larunbata) 10:00etan Plazetan.

ESKUBALOIA

Emakumeen Gipuzkoako Liga

  • Munttarpe-Arrate Eibar, bihar (larunbata) 16:30ean Bekoerrotan.

Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila

  • Pulpo-Munttarpe, bihar (larunbata) 19:00etan Zumaiako Lubaki kiroldegian.

Neska kadeteak

  • Astigarragako Mundarro-Munttarpe, bihar (larunbata) 18:00etabn Astigarragako kiroldegian.

ARETO FUTBOLA

Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila

  • Idiazabal-Gaintxu, gaur (ostirala) 22:30ean Idiazabalgo Zelaa kiroldegian.

Gizonen Gipuzkoako Hirugarren Maila

  • Antiguo Futsal-Jaixki, bihar (larunbata) 18:00etan Donostiako Pio Baroja kiroldegian.

SASKIBALOIA

Junior neskak

  • Kurkubi-Ibaeta Bera Bera, gaur (ostirala) 20:30ean Bekoerrotan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.