Martxan dira Lanbarren eta Arkale artean eroritako errepidea konpontzeko lanak
Urtarrila amaieran GI-3632 errepidearen zati bat erori zen. Azaroan aurreikusi dute lanak amaitzea.
Urtarrilean eroritako errepidearen zatia konpontzen hasi dira. Oiartzungo Udalak jakinarazi du dagoeneko martxan direla Lanbarren eta Arkale arteko errepidea konpontzeko lanak, urtarrilaren 31ean GI-3632 errepidearen zati bat erori baitzen. Udalak, aldundiak eta Lanbarren Parke Logistikoa SAk elkarrekin egingo diete aurre gastuei.
Orotara 330.30,77 euroko inbertsioa egingo dute obretarako, horren %25a udalak finantzatuko du (beste %25a Oarsoaldea Parke Logistikoak eta gainerakoa aldundiak).
Lanak azaroaren erdialdean amaitzea aurreikusi du udalak.
