Sorturen kongresuaren harira, herri batzarra Lezon
Herri batzarra 19:30ean abiatuko dute, Ibaiondon. Bi aztergai nagusi izango dituzte gai ordenean alderdiko militanteek.
Lezoko Sortuk, alderdi politikoak egitekoa duen kongresuaren harira, herri batzarrera deitu ditu herritarrak hilaren 21erako (osteguna). 19:30ean ezarri dute bilkura ordua, Ibaiondon.
Aztergaien artean bi izango dituzte: batetik kongresuaren kokapena, eta bestetik ponentzia organizatibo-politikoaren aurkezpen eztabaida.