Ura eta estolderiaren tasa ordaintzeko epea, zabalik
Abenduaren 16ra bitarte oiartzuarrek aukera izango dute ordainketa egiteko.
Ura eta estolderiaren tasa ordaintzeko epea ireki dute gaur, hala jakinarazi berri du Oiartzungo Udalak. Gaurtik abenduaren 16ra bitarte luzatuko dute epea. Helbideratutako ordainketak azaroaren 12an kobratuko dituztela gaineratu dute udaleko iturriek.