Gure Zumardia hartu dute Erika Tavaresen hilketa salatzeko
Gasteizko erailketa matxista aurtengo bosgarrena izan da. Harremantxok ozen adierazi du ezinbestekoa dela sistema heteropatriarkala errotik deuseztatzea.
Hainbat eta hainbat pasaitar bildu ziren atzo arratsaldean Antxoko Gure Zumardian, Erika Tavaresen hilketa matxistaren arbuioarekin kaleak hartzeko asmoz.
Harremantxok deituriko topaketan argi eta ozen adierazi zuten sistema heteropatriarkalak emakumeak hiltzen jarraitzen duela, 2003az geroztik Euskal Herrian indarkeria matxistak hil duen 112en emakumea izan baita Tavares; aurtengo bosgarrena.