Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Historiaren B aldea kontatzen hasi dira Xamakoerrekan

Emakumeen aztarnak biltzen dituen mural feminista inauguratu zuten ostiralean. Jai giroan, espazio atsegina sortuta eta ahaldunduta, historiak erreserbatuta dien ikusezintasunetik lehen lerrora jauzi eginda ospatu zuten espazio berri baten hartzea.

Mural feminista inauguratu du Xamakoerrekan.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2021/10/18

Emakumeen aztarnak biltzen dituen mural feminista inauguratu zuten ostiralean. Jai giroan, espazio atsegina sortuta eta ahaldunduta, historiak erreserbatuta dien ikusezintasunetik lehen lerrora jauzi eginda ospatu zuten espazio berri baten hartzea. Izan ere, hori aldarrikatzen dute, espazioak emakumeentzat, euren historia, egunerokoak leku izan dezan kontaketan.

Murala, kokatuta dagoen Zapirain anaien kalearen historiarekin eta feminismoarekin dago lotuta. Muralaren atzean Emakumeen Etxetik sortutako Jane Gamon hirigintza taldeko kideetako batek azaldu zuenez, Ikuztegietako emakumeak daude, “horietako batzuk Lino Fabrika handiko langileak ziren, eta egungo Txirrita Parkean —bertan dago kokatuta Emakumeen Etxea— maindireak zabaltzen zituzten”. Xamakoerreka zegoen bertan, eta ostiralean korrontearen kontra egin zuten gora.

1920. urte inguruan emakume horiek zabaltzen zituzten maindireak irudikatu zituzten muralaren inaugurazioaren eszenografia sortzeko unean. Emakumeen Etxeko aurrealdeko belardian, zintzilik jarri zituzten oihalak; liho kolorea izango zuten fabrika handiko langile ziren emakumeek bertan zintzilikatzen zituztenak; ostiralekoak more koloreko hondoan historiaren parte izan diren emakume askoren irudiak, muralean jasotakoak, zituzten marraztuta. Eta izarekin batera, more bilakatu dute espazio hori, feminismoak konkistatutako eremu berri, orain arte B aldean ezkutatuta zegoen historia kontatzen hasteko: “Ezkutatu gaituzten lau hormetako harriak, gure ahotsa lau haizetara zabaltzeko hormak dira gaurkoan”.

Prozesuan modu batean edo bestean parte hartu dutenei, eta murala ikusterakoan errekonozitu eta horren parte direla sentitu diren guztiei eskerrak eman zizkieten ostiraleko ekitaldian, “ezinbestekoa izan da urteetako lankidetza: militante feministak, Geroarte kolektiboa, Emakumeen Etxeko emakumeak”. Aipamen berezia ere ostiraleko ekitaldirako gonbidapenaren atzeko aldean azaltzen zen bertsoa idatzi duen sortzaileari, Ainara Lasari.

Lanean jarraituko dutela ere esan zuten hirien diseinuan, emakumeek non eta nola bizi nahi duten erabaki dezaten, “kaleak hartzen jarraituko dugu. Hau hasiera besterik ez da”.

Bertaratutakoen artean, belaunaldi ezberdinetako emakumeak eta ospakizun giroa nagusi. Ekitaldia egin zuten espazioa aldarrikatu eta berreskuratzeko, aulkiak jarri zituzten belardian eta hamaika kolorez margotuta bertan utzi dituzte, aldarrikatzeko, espazio hori ere, beraiena dela.

Hasiera besterik ez da, argi esan zuten. Orain arte aitortu gabeko, ikusarazi gabeko historiaren zati garrantzitsua irudikatu dute bertan. Urrats inportantea da hori, are inportanteagoa ekintzak berak irudikatzen duena: mugimendu feministaren aldarrikapen historikoa den espazio publikoaren hartzea.

Ondokoa, Ainara Lasa sortzaileak egindako bertsoa

Urte askotan esleitu zaigu

hirien atzekaldea

Gizonentzako plaza zabala

andreentzako sukaldea

Brotxak hartuta kontatu dugu

historiaren B aldea

feminismotik eragin diren

borrokak eta moldea

Xamakoerreka izan dadila

korronte ta uholdea

Emakumeen Aztaranak murala Xamakoerrekan

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
BIDALI
 
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.