2021/10/18

maskara haurtzaro mobilizazioa

Haurrek maskara eramatearen kontra mobilizatu dira

Haurtzaro Ikastolako guraso talde batek deituta, elkarretaratzea egin dute ikastolako jolastokian, maskara derrigorrez janztearen kontra.

oiartzun udalbatzarra

Ezohiko udalbatzarra, kirol instalazioen kontratazio prozesua onartzeko

Oiartzungo Udalbatza plenoan elkartu da gaur goizean, Elorsoro, Madalensoro eta udako igerilekuen kontratua urtebete luzatzeko.

kirol elikadura oiartzun

Kirol elikadurari buruzko solasaldia, gaur arratsaldean

Idoia Larrañaga, Martxel Bereau eta Nerea Abancensekin izango da hitzaldia, Kirol Astearen barruan. Labore Oarson izango da ekitaldia.

Azabaratzako borda bat bota dute

Ustez, eremu militarrean dagoelako eraitsi dute eraikina. Guardia Zibilak bertara joateko bide guztiak itxi egin ditu.

racing oiartzun ke

Hiru puntu izan behar zutenak bakarrean geratu dira

Oiartzun Kirol Elkarteko nesken talde nagusiak berdindu egin du Santanderren. Sortutako aukerak ez dituzte aprobetxatu. Mutilek galdu egin dute.

Historiaren B aldea kontatzen hasi dira Xamakoerrekan

Emakumeen aztarnak biltzen dituen mural feminista inauguratu zuten ostiralean. Jai giroan, espazio atsegina sortuta eta ahaldunduta, historiak erreserbatuta dien ikusezintasunetik lehen lerrora jauzi eginda ospatu zuten espazio berri baten hartzea.

Maren Galvez lezoarra, Gorka Granado sopelarrarekin, Euskal Herriko txapeldun dantzan

Galvezek eta Granadok dantza jantzi onenaren saria ere irabazi zuten. Katerin Artola-Iker Belintxon, eta Olatz Azkue-Mattin Etxebeste bikoteak ere, goian.

luzean

Enrike Abril errebote txapelketa, Luzean taldearentzat

Behar Zana eta Luzean taldeen artean jokatu dute finala, Oiartzungo Beheko Plazan. Lapurtarrak 13-2 nagusitu ziren norgehiagokan.

Astebetean, sei COVID-19 kasu Oarsoaldean

Horietatik bost Errenteria-Oreretan jaso dituzte osasun zerbitzuek, eta bat Pasaian. Lezoko eta Oiartzungo 100.000 biztanleko tasa zerokoa da.

oiartzungo feministen asanblada

Mugimendu feministak batzarra egingo du gaur arratsaldean

Ikasturteari forma ematen jarraitzeko bilera izango da gaur arratsaldekoa. Munanierren elkartuko dira, 17:30ean geldituta.

Lezoko kirol taldeen asteburuko emaitzak (2021/10/18)

Munttarperen talde guztiek garaipena lortu dute asteburuan. Kurkubiren Junior Mailako taldearen debuta ez zen nahi bezalakoa izan.

Pasaiako kirol taldeen asteburuko partiden emaitzak (2021/10/18)

Eskubaloiko, areto futboleko eta hamaikako futboleko Pasaiako klub guztiek hitzordua izan dute azken egunotan.

Gehiago