'Amakiña' hitz daude oiartzueraz, baina aste honetan bakarra tokatzen da
Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunearen erronka zazpigarren astean sartu da. 'Amakiña' hitza da aste honetan proposatu dutena.
Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunearen oiartzuerazko hitzen erronka zazpigarren astean murgildu da. Aste honetako proposamenaren berri eman dute: amakiña.
Meme edota bideoak sare sozialetan partekatzera deitu dute, #amakiña eta #hitzaoiartzueraz traolak jarrita.