Annie Ernauxen pasioa 'debekatua', Irakurketa Taldean hizpide
Oiartzungo Irakurketa Taldek ikasturteko bigarren saioa izango du gaur, 'Pasio hutsa' hizpide izateko. Datorren hilerako, Gael Fayeren 'Ene herri txikia'.
Oiartzungo Irakurketa Taldeak ikasturteko bigarren saioa egingo du gaur arratsaldean. 20:00etan hasiko da, Manuel Lekuona bibliotekan.
Annie Ernaux idazle frantziarrak 1992an argitaratu zuen Pasio hutsa liburua izango dute hizpide. Eleberri autobiografikoa da, eta Ernauxek Europa Ekialdeko negozio gizon ezkondu batekin izan zuen pasio debekatua kontatzen du.
Burundiko gerra, hurrengorako
Datorren hilabeterako etxeko lanak zeintzuk izango diren badakite: Gael Fayeren Ene herri txikia. Ez da autobiografikoa, baina egilearen bizitzan oinarrituta dago.
Protagonistak aita frantsesa du, eta ama ruandarra. Burundiko Bujumbara hirian bizi da haurra, ingurune zoriontsu batean. Umearen lagun taldea nahiko bihurria da.
Hala ere, egoera eredugarri hori hankaz gora geratuko da 1993an: gurasoak banandu egingo dira, eta Burundiko gerra zibila hasiko da, Ruandako tutsien genozidioarekin jarraituta. Irati Bereauk itzuli du 2016ko eleberria.