Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Juanito Mitxelenaren omenezko bertso saioa egingo dute igandean

Mitxelena zenarekin bertso tarteak partekatu zituztenak igoko dira oholtzara: Amets Arzallus, Sustrai Colina, Maialen Lujanbio, Miren Artetxe eta Josu Ibarguren.

Juanito Mitxelena Juanito Mitxelena, aurrez aurre, eskuinetik hasita lehenengoa, Karrikako Artaso elkarteko bertso eskolan.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2021/10/19

Hilaren 25ean beteko dira bi urteko Juanito Mitxelena (Oiartzun, 1953-2019) bertsolaria hil zela. Oiartzungo Bertso Eskolak eta udalak hura gogorarazteko bertso saioa antolatu dute iganderako. Elizalde Herri Eskolako pilotalekuan izango da, 17:30ean hasita.

Amets Arzallus, Sustrai Colina, Maialen Lujanbio, Miren Artetxe eta Josu Ibarguren jarriko dira mikrofonoaren aurrean, Alaia Martinek jarritako gaiekin bertsoak osatzeko.

Ikastetxeko pilotaleku estalian jarriko dituzten ehun eserlekuak bete arte izango da bertso saioaren edukiera.

Bertsolaria eta eragilea

Mitxelena Karrikako Oiantzabal baserrian jaio zen, eta bertsolari eta bertso eragilea izan zen. Alaia Martinek berak gogorarazi duenez, ironia fineko bertsolaria zen, errima zorrozduna.

“Eskuzabala, umila, lotsatia eta jatorra zen. Kariñoa genion, baita begirunea ere; erreferentzia zen guretzat”, gaineratu du igandean gai-jartzaile lanetan arituko denak.

Bertsotan aritu eta bertso eskolan parte hartzeaz gain, bere auzoko Artaso elkartea bertsoetarako aterpe bihurtzen zuen. “Otorduak antolatzen zituen, bertsotan entrenatzeko edo gozatzeko”. Modu horretan, igandean arituko diren gehienek ongi baino hobeto ezagutzen dute Karrikako txokoa.

Horrez gain, Oiartzungo bertso munduan ibiltzen direnek urtero xanistebanetan egiten zen bertso afarira ez zuen hutsik egiten Mitxelenak.

Seme-alabei ere transmititu zien bertsozaletasuna. Karmele alaba ere bertsotan aritua dela nabarmendu du Martinek, eta aitari ikasi zizkiola bertsokera fina zein errima zorrotzak.

Mahaiaren bueltan egindako bertso saioak nahiago zituen Mitxelenak, nahiz eta Gipuzkoako zein Oiartzungo txapelketetan probatu zuen. “Saio arrunta izango da oro har baina Juanitorekin lotutako keinuak izango dira”, iragarri dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.