Zubitxo Korkoi Beltza, hilaren 30ean
Piztu Lezoren jarduerak 2019ko Zubitxo Korkoi iniziatibari jarraipena emango dio. Gau Beltzarekin lotutako elementuak gehituko dituzte.
Pîztu Lezok Zubitxo Korkoi Beltza antolatu du hilaren 30erako. Bertarako tiketak saltzen izan dira eragilekoak hilaren 15 eta 17an. Hirugarren aukera ostiralekoa da, 17:30etik 19:30era salduko dituztelako sarrerak (15 euroan) Saldise Plazan. 16 urtetik gorakoentzako iniziatiba da.
Bi arlo bateratu dituzte Zubitxo Korkoi Beltzan. Batetik, 2019an Zubitxo Korkoi antolatu zuen Piztu Lezok, garai batean lezoarrek egiten zuten Elegante Afariaren segida modura. Gazteen arteko elkar ezagutza sustatzea, kuadrilletatik harago, izan zen 2019ko ekintzaren helburua. Bestalde, hilaren 30a Gau Beltzarena izanik, horrekin irudikatuko dute gau partea, Piztu Lezotik esan dutenez Zubitxo Korkoiren gaineko narrazio eta mitoak sortuz.
Hilaren 30eko arratsaldean Zubitxo errekan hasiko dute jarduera, Korkoiaren inguruko kontakizunarekin. Ondoren karro-poteoari ekingo diote afaltzera joateko: afarian gazteen arteko interakzioa sustatzeko jarduerak egingo direla azaldu dute Piztu Lezotik. Jaixkipe txarangak girotuko du afal ordua, eta ostea.