Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Zergak izoztea proposatu du PSE-EEk

Ordenantza Fiskalak aztertuko ditu udalbatzak datorren asteartean. Pasa den ostiralean aurkeztu zuen bere proposamena gobernu taldeak—EH Bildu eta Elkarrekin Errenteria—. eta gaur, berea aurkeztu du alderdi sozialistak Isaac Palencia bozeramailearen eskutik.

Isaac Palencia PSE-EEren bozeramailea.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2021/10/21

Ordenantza Fiskalak aztertuko ditu udalbatzak datorren asteartean. Pasa den ostiralean aurkeztu zuen bere proposamena gobernu taldeak—EH Bildu eta Elkarrekin Errenteria—. eta gaur, berea aurkeztu du alderdi sozialistak Isaac Palencia bozeramailearen eskutik.

Zerga eta tasak izoztea, eta arlo sozial, ekonomiko, ingurumen eta kulturarekin lotutako neurri sortak osatzen dute proposamen hori. Pandemiak sortutako egoera pixkanaka gainditzen ari bada ere, herritarren eta udalerriko saltoki txikien egoera zaila izaten jarraitzen duela uste du alderdi sozialistak, eta aldunditik 2022an jasoko diren laguntzen aurreikuspena positiboa dela, “testuinguru horretan oinarrituta egin dugu gure proposamena”. Koherentziaz jokatzea ere badela esan du Palenciak, eta Irun, Eibar, Pasaia edota Andoingo udaletan jarri du begirada: “Horietan zerga eta tasak izoztea proposatu dugu, eta batzuetan, gainera, Eibarren kasu indar politiko guztiek babestu dute neurri hori. Ez genuke ulertuko, beraz, Errenterian, berdin ez berdin izatea”.

Neurri sorta bat ere proposatu dute, Palenciak azaldu duenaren arabera, “arduraz eta seriotasunez osatutakoa”. Tartean, bost nabarmendu ditu gaurko agerraldian. Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergan auto elektriko hibridoei hobaria ezartzeko bost urteko epealdia ezabatzea da horietako lehena. Kultura sustatzeko neurriak ere proposatu ditu, eta horien artean, eraikin publikoen erabileragatik ordaindu beharreko tasaren igoera bertan behera uztea eskatu du, “%15 eta %100 arteko igoera aurreikusoa dago, eta uste dugu neurri desegokia dela kultura sustatzeko. HArago, pandemiaren ondorioak pairatzen jarraitzen dugun testuinguru honetan”.

Oinarrizko Errenta edo eta Larrialdi laguntzak jasotzen dituzten familien kasuan, Xenpelar Tailerretan matrikularen gaineko hobaria %100 izatea eskatu du, “beste hainbat zerbitzutan egiten den moduan”.

Ostalaritzari ere erreparatu dio proposamenean PSE-EEk eta establezimenduen kanpoaldean 3 edo 5 mahai jartzeko aukera izan dezaten eskatu du, “orain mahai kopuru bikoitia baino ezin dute jarri, baina kasu batzuetan, espazio eskasagatik zailtasunak dituzte. Malgutasuna eskatzen dugu eta mahai kopurua bakoitia izateko betebeharra bertan behera uzteko eskatzen dugu”. Horrekin batera, zaborren gaineko tasaren kasuan saltoki eta ostalaritzari zatika ezartzen zaiola azaldu du Palenciak, eta horien gaineko azterketa bat egitea eskatu du datorren urteari begira.

Azkenik, gobernu egindako proposamenean, atal bat ezabatzea ere eskatu dute sozialistek. Erabilitako sinbologiagatik, kultoren batekin identifikatu daitezkeen ekintzek eraikin publikoak erabiltzeagatik ordaintzea eskatzen du, ” uste dugu neurriaren eraginkortasuna eta erabilera ez direla nahikoa argi gelditzen eta horregatik bertan behera uztea eskatzen dugu. Gabon kanta sariketa edota errege kabalgata horren barruan sartuko lirateke? Uste dugu ez dela nahikoa argia, eta hori dela eta ezabatzea eskatu dugu”.

Asteartera arte egun batzuk dituztela tartean negoziaketak egin eta adostasunetara heltzen saiatzeko esan du azkenik, Palenciak, “beste herrietan alderdi sozialistak izan duen jokaerarekin koherente jokatuko dugu, eta guretzat batez ere, erreferentziazkoak dira Irun eta Eibar, Gipuzkoako bigarren eta laugarren udalerri handienak, eta biak PSE-EEren alkatetza dutenak”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.