'6.000' metroan dokumentala eskainiko dute gaur arratsaldean, ondoren Felipe Uriarterekin solasaldia egiteko. Bihar, Kirol Saria Guruzne Azpirozi.
21 milioi eurotik gorako partidaren %60 oinarrizko zerbitzu publikoetara eta gizarte zerbitzuetara bideratuko dute. 2021ekoa baino %4 altuago da kopurua.
Ordenantza Fiskalak aztertuko ditu udalbatzak datorren asteartean. Pasa den ostiralean aurkeztu zuen bere proposamena gobernu taldeak—EH Bildu eta Elkarrekin Errenteria—. eta gaur, berea aurkeztu du alderdi sozialistak Isaac Palencia bozeramailearen eskutik.
Euskal ondarearen alde, hainbat arlotatik, egindako lanagatik aukeratu dute Bagues saria emateko. Izan ere, berreskurapenean, aholkularitzan, zabalkundean eta sustapenean aritu da musikologo eta artxibozaina.
Argazkilaritza estenopeikoa (4 saio) eta Artearen Historiaren animazioa (8 saio) dira antolatu dituen bi tailerrak.
'El Colapso' seriearen kapitulu guztiak bi egunetan emango ditu zineklubak.
Oiartzungo Antzerki Eskolako taldeak antzezlana eskainiko du bihar arratsaldean Kontadoresen, Gazteen Antzerki Topaketen barruan.
Haurrekin harreman zuzena duten helduei zuzenduta dago bilera, hizkuntza ohituretan eragiteko. Udaletxeko areto nagusian elkartuko dira.