Agintaldi planaren balantzea herritarrekin egin nahi du gobernu taldeak
Hilaren 30ean, larunbata, agintaldi planaren balantzea egingo du gobernu taldeak Lekuona Fabrikan, 11:00etan hasita.
Hilaren 30ean, larunbata, agintaldi planaren balantzea egingo du gobernu taldeak Lekuona Fabrikan, 11:00etan hasita, eta horretan parte hartzera deitu ditu herritar guztiak. Izena eman behar da bilkuran parte hartzeko hemen, hilaren 28ko 23:59ak baino lehen. 943 44 96 00 telefono zenbakiaren bidez ere egin daiteke izen ematea datorren osteguneko 14:00ak aurretik.
Duela bi urte aurkeztu zuten agintaldi plana. Udal gobernu taldeak dokumentu horretan hartutako konpromisoekin egoera aztertu, eta COVID-19ak eragindakoaren aurrean egindakoak herritarrekin partekatu nahi ditu. Aurkezpena Aizpea Oaegi alkateak egingo du. Balantzea egiteaz gain, aurrera begira ere jarriko dira, datozen bi urteetako proiektu nagusiei tartea emango baitiete.