
Oiartzungo Kirol Saria banatu dute gaur, seigarren aldiz. Guruzne Azpiroz arraunlari ohiak jaso du, kirol munduari egindako ekarpenagatik.

Hilaren 30ean, larunbata, agintaldi planaren balantzea egingo du gobernu taldeak Lekuona Fabrikan, 11:00etan hasita.

Aurkeztutako proiektuarekiko desadostasun eta haserrea ageriko egin eta iragarri dute herritarren proposamenekin sinadurak bilduko dituztela.

Oi(h)artzun Filosofikoa taldeak 'Hamaika kutixi filosofiko' kaxa osatu du. Haur filosofiako materiala euskarazko hutsuneari erantzun nahi diote.

Bigarren urtez, herritik herriarentzat gau beltza antolatu du Orereta Ikastolak. Helburua, herriko eragileen eta oreretarren parte hartzea bultzatzea dela esan du ikastolak.

Biteri plazako eraikin berria azoka bota aurretik eraikitzeko eta anbulatorioa bertara lekualdatzeko aukera aztertzeko eskatu du koalizioak, besteak beste.

Azabaratzako Sahatsa borda eraitsi dutelako, protesta bilkura egin dute Lezon. Arazoa, ordea, eraiste horretatik harago doala salatu dute.

Hogeita hamar urte bete ditu Landarbaso abesbatzak. Bide oparoa izan du, sari ugari jaso, eta nazioartean erreferentzia da. Pandemiak «ukitu» badu ere, ilusioz ekin dio ikasturte berriari.

Ikusgarritasuna lortu nahi dute, espazioak hartzen joan, eta Euskal Herri osoan barna hedatuko den sarea josten hasi dira horretarako. Bigarrenez antolatu dute horri begira, Bollurria.

1971eko urrian zabaldu zituen ateak Koldo Mitxelena Institutuak, "lorpen handia izan zen —diote egungo zuzendaritzako kideek— garai hartako udal ordezkarien lana eta iraunkortasunaren ondorio".

Datorren asteazkenean izango da plenoa. Añarbeko Mankomunitatearen mozio bat aztertuko dute, baita Abarka elkartearekin lankidetza ere.

Emakume Langileon Eskolak prestatu ditu Oarsoaldeko Itaiak, eta lehen saioa urriaren 31an egingo dute Pleno aretoan.

Euskara Zerbitzuak eta UEMAk antolatu duten ikastaroan parte hartu dute udaleko langileek zein ordezkari politikoek. Hirigintzatik harago joan dira.

Areto futboleko bi taldeek etxean jokatuko dute, gaur eta bihar. Munttarperen bi taldek ere Bekoerrotan dituzte partidak. Plazetan, bi neurketa.

Enpresaren finantzaketa hobe ulertzeko ikastaroa antolatu du Oarsoaldeko Garapen Agentziak, eta jada negozio bat duten autonomo zein enpresariei zuzenduta dago.

Hilaren 28rako eta azaroaren 12rako grebak deitu ditu ELA sindikatuak adinekoen egoitzetan. Horri begirako mobilizazioak egin dituzte gaur goizean.

Azaroaren 2ra arte, herriko establezimendu horietan erosketa euskaraz egiten dutenek zozketa batean parte hartzeko eskubidea izango dute.