Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Gau Beltza ate joka da

Bigarren urtez, herritik herriarentzat gau beltza antolatu du Orereta Ikastolak. Helburua, herriko eragileen eta oreretarren parte hartzea bultzatzea dela esan du ikastolak.

Gau Beltzaren artxiboko irudia. Argazkia: Orereta IKastola
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2021/10/22

Bigarren urtez, herritik herriarentzat gau beltza antolatu du Orereta Ikastolak. Helburua, herriko eragileen eta oreretarren parte hartzea bultzatzea dela esan du ikastolak. Hilaren 31ko ilunabarrean 19:30ean Santa Klara kaletik abiatuko du ibilbidea Kalabaza Bideak, Kalabaza gurdiak, trikimako gaineko orekariak, dantza, musika, kriseilu zein lastargien argiak lagunduta, eta mozorrotuta, uzta garaiari agur esan, eta neguan sartzeko. Lau Haizetara Euskaltzaleon Topaguneak, Amulleta Danbor Kofradiak, Xenpelar AEK Euskaltegiak, Ereintza Dantza taldeak, Urdaburu Mendizale elkarteak, eta Asiolako begiraleek bat egin dute antolaketa lanetan.

Santa Klaratik abiatuta, herriko hainbat kale pasata, Zumardian ekitaldi nagusia egingo dute. Eragileek euren emanaldiak eskainiko dituzte bertan, eta ondoren, beldurren lapikuan, izuak erreko dituzte. Zezen suzkoarekin amaituko da festa, 20:30ak aldera.

Duela bi urte Gau Beltza berreskuratzearekin batera mikroipuin lehiaketa eta ikus-entzunezkoa abiatu zuen Orereta Ikastolak, eta aurten ere egingo dute. DBH 1etik gorako ikasleei begirakoa da lehiaketa hori, eta hilaren 31etik abenduaren 3ra arte —Euskararen Eguna— izango da parte hartzeko aukera.

Gau beltzaren antolaketaren atzean, Orereta IKastolako langile taldea dago; ikastolaren balio eta izaerarekin bat datorrela sinetsita ekin zioten antolaketari. Egunaren gaineko bizipen eta usadioak aldatu direnaren jakitun, garai bateko Gau Beltza berrskuratzeko saiakera sendoa egin du Orereta Ikastolak.

Errenteria-Oreretan Gau Beltza ospatzen zenaren testigantzak izan badirela dio, eta horren berri eman du ikastolak: “Erdiko kaleko haurrak, Gaztañoko baratzetara joaten omen ziren kalabaza bila, hustu, eta kalean bertan, zein hilerri zaharrean jartzeko. Hamarkada batzuetan usadioa eta kalabazak itzalita egon badira ere, orain urte batzuk, Erdiko kaleko familia batzuk Gau Beltza ospatzen hasi ziren berriro”.

Orain jaia birsortzea du helburu Orereta Ikastolak, “herria, komunitatea, aniztasuna, berdintasuna, izaera, eta euskara ardatz hartuta”. Antolaketara “gogoz eta ilusioz” batutako eragileei eskerrak eman dizkie, “ezinbestekoa delako horien ekarpena”, eta herritarrak parte hartzera deitu ditu, ahal dela mozorrotuta, “izan ere, gau beltzak herritik herriarentzat sortutako festa izan nahi du, eta hala desio duen herritar oro dago parte hartzera gonbidatuta”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.