Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

"Txabola botatzeak berriz ere agerian jarri du okupazio indarrak Jaizkibeldik eta Euskal Herritik kanporatzeko premia"

Azabaratzako Sahatsa borda eraitsi dutelako, protesta bilkura egin dute Lezon. Arazoa, ordea, eraiste horretatik harago doala salatu dute.

Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2021/10/22

Astelehenean Jaizkibelgo Azabaratza eremuko Sahatsa bordaren eraistearen kontrako elkarretaratzea egin zuten atzo arratsean Lezon, udaletxearen atarian. Hamarnaka izan ziren deialdiarekin bat egin zuten lezoarrak. Militarrek eraitsi zuten herri ekimenez, eta herritarren erabilerarako (bidaiariak, arrantzaleak, naturaren zaleak…) altxatako etxola.

Eraikinaren deuseztea arazo puntuala baino, egiturazkoa dela adierazi zuten atzoko bilkuran izan zirenek: “Militarren presentziak beste hainbat kalte eragiten ditu mendian. Lezon herri mugimenduak askotan salatu ditu militarrek Jaizkibelen naturari egindako txikizioak. Txabola botatzeak berriz ere agerian jarri du okupazio indarrak Jaizkibeldik eta Euskal Herritik kanporatzeko premia”.

Militarrek asteartero euren maniobra eta entrenamenduak egiten dituzte Jaizkibelgo eremu okupatuan, baita beste hainbat egun puntualetan ere. “Herritarrak inguru horretatik uxatzen saiatzen dira naturaren Kontserbazio Berezirako Eremu izendatutako lurrean”. Horregatik, lezoarrek salatu dute mendiaren erabilera eta bertatik igarotzeko eskubidea ukatzen zaiela inguruko herritarrei. “Esaterako, astelehenean bi lagun identifikatu zituzten kostaldera jaisten ari zirenean, eta militarrak haien kontra oldartu ziren”.

Sahatsa txabolaren kasuan fokua jarriz, hura eraistearen nahia aspaldikoa dela adierazi zuten atzoko elkarretaratzean. Horren jakitun izanda, hainbat erabiltzaile argibide bila joandakoak ziren Pasaiako eta Lezoko udaletara, nahiz militarrengana. Inork ez zien zehaztasunik eman, informaziorik ez inon.

Erlazionatutako edukiaAzabaratzako borda bat bota duteSahatsa borda eraistearen kontrako elkarretaratzea egingo dute ostegunean
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.