Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Mende erdia bizitzarako bitartekoak ematen

1971eko urrian zabaldu zituen ateak Koldo Mitxelena Institutuak, "lorpen handia izan zen —diote egungo zuzendaritzako kideek— garai hartako udal ordezkarien lana eta iraunkortasunaren ondorio".

Gaur egin dute urteurrena ospatzeko lehen ekitaldia Koldo Mitxelena institutuan. argazkia: Koldo Mitxelena BHI
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2021/10/22

Koldo Mitxelena BHIk 50 urte bete ditu. Mende erdia. Francoren diktadurapean ikusi zuen argia, 1971-1972 ikasturtean. Orduan, batxilergoa egiten zuten ikasleen kopurua txikia zela oso nabarmendu dute institutuko arduradunek, eta egitekotan, Donostiara jotzea ezinbestekoa zela: “Udalak baina, aldarrikatu zuen Errenteria-Oreretan irakaskuntza ertainen institutu bat izatea, Lezo eta Oiartzunerako ere, erreferentzia zentroa izango zena”.

1971eko urrian zabaldu zituen ateak Koldo Mitxelena Institutuak, “lorpen handia izan zen —diote egungo zuzendaritzako kideek— garai hartako udal ordezkarien lana eta iraunkortasunaren ondorio”.

50 urte joan dira ordutik, eta belaunaldi ugari pasa dira ikastetxetik, eta ehunka nerabeen ametsak egi bihurtu dira ikasgela horietan bidea hasita; beste hainbeste amets izaten jarraituko zuten, gauzatu gabe; finean, gazteak, bizi proiektuak, ametsak, gogoak, frustrazioak ere, eta nola ez proiektuak… hamarnaka izan dira, eta beste hainbeste izango dira. Izango direnei begira, orain, gogoeta egin nahi dute ikasturtean zehar, institutuak izan duen bilakaeraren gainean, “non gauden eta batez ere Koldo Mitxelena BHIrentzat nahi den etorkizunaren gaineko hausnarketa zabaldu nahi dugu”.

1985ko martxoaren 13an, Institutuko irakasleen klaustroak proposatuz eta aho batez onartuz, ikastetxeari Koldo Mitxelena errenteriar hizkuntzalari ospetsuaren izena eman zioten. 1996-1997 ikasturtean, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen promozioa hartu zuen ikastetxeak

Mende erdiaren harira, ikasturtean zehar egingo dituzte ospakizunak, eta hainbat jarduera antolatu dituzte. Gaur bertan egin dute horietako lehena, ikastetxe barruan. Etorkizuna ereiten leloa duen olana zabaldu dute ikastetxearen alboko fatxadan, eta inaugurazio ekitaldi txikia egin dute ikasleekin. Aurreskua eta txistu doinuak ere presente izan dira gaurko ekitaldi horretan.

 Gaurkoa, lehenengo ekitaldia izan da, baina aurrerantzean beste batzuk izango direla jakinarazi dute zuzendaritzako kideek.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.