Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Zinema Txikia, butaka plana baino gehiago

Pasaiako Zinema Txikia egitasmoaren ikasturte berriko saioak hilaren 30ean hasiko dira, eta maiatzaren bukaerara arte hamabi emanaldi egingo dituzte. Eskaintza, ordea, ez da mugatuko eseri eta euskarazko filmez gozatzera: haurrek erabakiko dute zer ikusi.

Sergio Elgezabal eta Angel Cuña Donibaneko Juanba Berasategiko oholtzan. Han egingo dute lehen saioa.
Oarso Bidasoko Hitza
Pasaia
2021/10/23


Hilaren 30ean ekingo dio Pasaiako Zinema Txikia egitasmoak 2021-2022 ikasturteari. Donibaneko Juanba Berasategi aretoan Dixie eta matxinada zonbia animaziozko film luzea emango dute hango pantaila handian (17:30). Gau Beltzaren eguna izanik, horrekin nolabaiteko lotura duen ikus-entzunezkoa hautatu dute haurrentzako euskarazko zinema programazioa osatzeko lanean ari direnek, eta aldiro izango diren saioetan antzera aritzeko asmoa dute, Inauterietan adibidez. Hilaren 30etik aurrera, beste 11 saio programatu dituzte 2022ko maiatza bukaerara arte, Donibaneko Juanba Berasategin zazpi eta Antxoko Kultur Etxean lau, denak doan (gonbidapenak eskuratzea beharrezkoa da, Interneteko bibe.me plataforman).

Urtarrila arteko programazioa ezarrita dago; hortik aurrerakoa ez. Hor dago aurten egitasmoan landu nahi duten berritasunetako bat: Pasaiako haurrek erabakiko dute zer ikusi.

Pasaiako Udalaren babesarekin ekin zioten egitasmoari Angel Cuña sanjuandarrak eta Sergio Elgezabal trintxerpetarrak, 2018ko hasieran. Beste herrietako antzeko ereduak ezagutzen zituzten biek, besteak beste, Ager Arrieta lezoarrari esker, Lezoko Zinema Ttikiaren arduradunetako bat. «Eta Pasaian zergatik ez?», esan zuten. Arrietak egin zituen Elgezabalen eta Cuñaren arteko zubi lanak. Pasaiako Zinema Txikiaren hazia izan zen hura. Gerora batu zitzaien talde eragilera Iñigo Ortega antxotarra.

Hasierako hartan proba moduko emanaldiak egin zituzten, Trintxerpeko alkateordetzan bat eta Donibaneko Juanba Berasategin bi. «Goraino bete ziren aretoak», esan dute Zinema Txikiko kideek. Oso gogoan dute lehen filma, Zikoinak. Ondoren, 2018-2019 ikasturterako zehazki, programazio iraunkorra osatzea erabaki zuten eta Antxon, Trintxepen eta Donibanen egin zituzten emanaldiak, hilean hiru pelikula emateraino. Baita 2019-2020an ere. Baina pandemia iritsi zen.

Zailtasuna, aukera bihurtua
2020ko martxoan emanaldiak eten behar izan zituen Pasaiako Zinema Txikiak. Arrazoia: COVID-19a. Urte hartako azaroan berrekin zieten, baina berezitasunekin. Donibaneko Juanba Berasategin hasi ziren saioekin, horietarako gune egokiena zela erabaki zutelako, osasun segurtasun neurriak betetzeko baldintza egokienak zituelakoan. Ustez zailtasuna zena, aukera bihurtu zen.

Izan ere, Donibanera joateko motora zerbitzua ezarri zuten beste barrutietako biztanleentzat: Trintxerpen hartzen zuten antxotarrek eta trintxerpetarrek, eta San Pedron geldialdia egin ondoren, denak elkarrekin joaten ziren Donibane aldera. Aurten zerbitzu hori mantenduko dute Donibaneko emanaldietarako (17:00etan aterako da Trintxerpetik). «Oso giro polita sortzen da motora bidaietan. Aurrekontuak uzten digun heinean, zerbitzua mantentzea da asmoa. Arratsalde pasa bihurtzen da Zinema Txikira joatea, eta herria batzen dugu nolabait. Badia da herria batzen duena —Iñigo Ortegak dioen bezala—. Motora ezarri zenetik, San Pedroko jende gehiago hurbiltzen da emanaldietara, gainera. Badiatik kanporako bidaiak ere egin izan ditugu!». Aldi berean, COVID-19aren gaineko neurriak betearazteko haurren inplikazioa eta laguntza izan dutela adierazi dute antolatzaileek.

Primeran pasatzea, euskarazko filmak oinarri dituen kalitatezko aisia eskaintzaren bidez, eta herriko barrutien arteko lotura bultzatzea. Horiek dira Pasaiako Zinema Txikiaren helbururik behinenak. Cuñak eta Elgezabalek adierazi dute, ordea, edonork lagun dezakeela egitasmoan: «Norbait laguntzeko prest badago, eta ideia berriak baditu, ongietorria izango da. Oso polita da hau. Merezi du».

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.