"Hamabost urte barruko Pasaia nolakoa izatea nahi dugun deskribatzeko" dinamika izango dela aurreratu dute. Lau barrutien etorkizuneko argazki bat atera nahi dute.
Lezoko udazkeneko kultur agenda berritasunekin iritsi da aurten. Olerkigintzari eta dantza garaikideari ateak zabaldu dizkiote. Herriko eragileen lanari balioa eman dio Kultura teknikariak.
Herriko hamarka bikotek batera ospatu dute urteurren berezia, senideek inguratuta. Udalaren eskutik oroigarri bana jaso dute bikote guztiek.
Euskal Eskola Publikoaren aldeko Oarsoaldeko taldeak doako autobusak antolatu ditu Bilboko manifestaziora joateko. Datorren osteguna izango da izena emateko azken eguna.
Pasaiako Zinema Txikia egitasmoaren ikasturte berriko saioak hilaren 30ean hasiko dira, eta maiatzaren bukaerara arte hamabi emanaldi egingo dituzte. Eskaintza, ordea, ez da mugatuko eseri eta euskarazko filmez gozatzera: haurrek erabakiko dute zer ikusi.
Iazko ezohiko ikasturtearen ostean gogoz hartu dute Eskola Kirola etxeko txikienek, indartsu itzuli da. 1.400dik gora haurrek eman dute izena.
San Esteban parrokiak jasoko du musika emanaldia, 19.00etatik aurrera.