Euskal eskola publikoaren aldeko manifestaziora joateko autobusak antolatu dituzte

Euskal Eskola Publikoaren aldeko Oarsoaldeko taldeak doako autobusak antolatu ditu Bilboko manifestaziora joateko. Datorren osteguna izango da izena emateko azken eguna.

Elizalde herri eskolak eta institutuak bat egin dute deialdiarekin.
Datorren azaroaren 6rako (larunbata da) euskal eskola publikoaren alde Bilbon antolatu duten manifestaziora joateko autobusak antolatu ditu Euskal Eskola Publikoaren aldeko Oarsoaldeko plataformak. Hilaren 28a (osteguna) baino lehen eman beharko dute izena interesdunek, esteka honetan. Antolatzaileek jakinarazi dute doakoa izango dela autobusa. 15.00etan abiatuko dira eskualdetik (oraindik lekua zehazteke dago) eta buelta aldiz, 20.00etan egingo dute Bilbotik.
 
 
 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.