Aisialdiko hezitzaile titulu homologatua eskainiko du Oiartzo Ikastolak
Izena emateko epea, azaroaren 12an amaituko da. Webgune bidez egin behar da, eta ordainketa, matrikula egiteko unean ordaindu behar da: ikastolako bazkideek 430 euro, eta hala ez direnek, 470.
Ikastolen elkarteko begirale eskola egiteko aukera eskainiko du ikasturte honetan ere Oiartzo Ikastolak. Hala, aisialdiko hezitzaile titulu homologatua jasoko dute ikastaroa egiten dutenek. Batxilergoko lehenengo mailakoei begirakoa da eskaintza, eta 2022ko urtarrilean hasita, 2023 arte luzatuko da ikastaroa, ostiral arratsaldetan saioak eginda. Ikastolako ikasleek zein ez direnek eman dezakete izena ikastaroan, eta horrek, aisialdi taldeetan, udalekuetan, eskolaz kanpoko ekintzetan, edota jangelako hezitzaile izateko aukera emango die tituluak.
Aisiola eskolak ematen du ikastaroa, eta Lanbidek homologatutako titulua da jasotzen dena.
Ikastaroa ikastolan izango da, eta atal teorikoa eta praktikoa izango ditu; ostiral arratsaldetan izango da 15:30etik 20:30era.
Izena emateko epea, azaroaren 12an amaituko da. Webgune bidez egin behar da, eta ordainketa, matrikula egiteko unean ordaindu behar da: ikastolako bazkideek 430 euro, eta hala ez direnek, 470.