'Dixie eta Matxinada Zonbia' filma, larunbatean, Juanba Berasategin
Urte bukaerara arteko programa aurkeztu du Pasaiako Zinema Txikiak. Trintxerpe eta San Pedrotik Donibanera heltzeko doako motora zerbitzua eskainiko dute.
- Dixie eta Matxinada Zonbia. Datorren larunbatean, hilak 30, 17:30ean Pasai Donibaneko Juanba Berasategi aretoan. Sarrerak dagoeneko erreserba daitezke honako esteka honetan.
- Bihurri. Azaroaren 13an Antxoko Kultur Etxean.
- Elfkinak. Azaroaren 27an Donibaneko Juanba Berasategi aretoan.
- Abentura histori-aurrean. Abenduaren 18an Donibaneko Juanba Berasategi aretoan.